XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Honekin bateratsu datorrela dirudi Arturo Campionek egiten duen honako ohar honek ere:

Laru, amarillo, es variedad local; yo lo he sacado de un breve vocabulario de Aramayona. Uno de los nombres sánskrito de blanco es karu.

Halabaina, galtzeko zorian zeudela jasotako kolore izen bitxi hauek, Bizkaia aldean ezik, oso bakan erabiliak eta guti zabalduak izan dira gure usarioan.

Hala uste zuen berriz, Sabino Aranak: beilegi kolorea behi hitzetik zetorrela, behi+legez; gaur behikara edo antzeko zerbait esanen genukena.

Eta, esaten duten bezala, hemengo mendibehirik ugariena gorrantza bazen, haren usteak baluke zentzurik; izan ere, beilegiak, gorrantza esan nahi baitu, gorri ilunantza.

Abandoarrari arrazoi emanez, Azkueren hiztegiak berriz, Mogelen Peru Abarkako pasartea hau dakar, eta ikus nola erdaratzen duen:

Daukaguz buztar-idi bi, bata beillegia, bestea zuria: tenemos dos bueyes deyugo, el uno de color vaca, el otro blanco: nous avons deux boeufs de joug, l'un est couleur vache, et l'autre blanc

Mundakako Karmen Abesturiri jasotako kanta xahar honek, honatx nola aipatzen duen kolore beilegia:

Honela bihurtu zuen gaztelerara R. M. Azkuek:

Oyes: podéis rondar con mucha frecuencia / Un centén rojo (dorado hobeki) dado por Oyes. / La señora tiene en el baúl saya amarilla.

Zena zela, dudarik ez, euskarazko bosteko gorri deitze hori, urre koloreko txanpona izatetik sortua izanen zela.

Hona diruaren gorritasun horren eredu, besteak beste, Aita J. A. Iriartek bere Neskatilla Esne Saltzaillia kantuan egiten duen aipua:

(. . .) Idiak ditudaz lodituko; (...).